Nortzuk gara

equipare koop. elk. txikia gizarte-ekimenako kooperatiba bat da, eta hor Arantza Fernández Plaza eta Eva Sáenz de Ugarte Eguskiza parte hartzen dugu.

Gure helbururik nagusiena emakumeen eta gizonen arteko harremanetako eraldaketa da, aldaketa soziala bilatzeko, eta horretarako errealitatea aztertzen dugu ikuspuntu kritiko eta feminista batetik.

Gizarte bidezkoagoranzko eraldaketa horretako proposamenak eraiki nahi ditugu, guretzako hurrengo estrategia adierazgarrietatik:

  • Ahalduntzea eta kontzientziaz jabetzea.
  • Partaidetza, pertsonak prozesuaren zati aktiboa izateko, benetako aldaketaren protagonistak.
  • Erakunde eta sareetako sendotzea.

Koop Elk. Txikia