Kide izatea

logo_reaseuskadiEuskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarean parte hartzen dugu. Erakunde horrek ekonomia giza garapenerakoa eta gizarte eraldaketarako tresna izan behar dela sinesten du. Halandaze, equipare koop. elk. txikiak egindako lanak pertsonen alde jardun behar du, eta emakume eta gizonen arteko botere harremanak eraldaketaz gidatu behar da, gizarte zuzenago eta bidezkoagoa lortzeko.

Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS) 50 enpresa eta gizarte erakunde baino gehiago daramatza, eta hauek pertsonen aldeko ekonomia bultzatzen dute, Karta Solidarioaren abiaburuak bereganatuz: egokitasuna, ingurune egonkortasuna, kooperazioa, irabazi-asmorik gabekoa, eta ingurunearekiko konpromezua.

equiparek REASen lan talde batean biziki parte hartzen du, sarean genero ikuspegia sustatzeko eta bultzatzeko, eta Ekonomia Solidaria eta Ekonomia feminista hurbiltzeko eta antolatzeko.

Euskadiko Gizarte Merkatuan ere parte hartzen dugu, ekonomia beste modu batez egiteko eta nabarmentzeko jokatzen dugulako.

economia solidaria

Koop Elk. Txikia